Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txernishevski, Nikolai Gavrilovitx

Errusiar idazlea eta kritikaria (Saratov, 1828 - Saratov, 1889). 1855ean Artearen eta errealitatearen arteko harreman estetikoak saiakera idatzi zuen, Errusiako pentsamendu marxistan eragin handia izan zuten hatsapen estetikoak adierazten zituena. Sovremennik (Gure garaikoa) aldizkari iraultzailean artikuluak eta Gogol-en garaiko literaturari buruz saiakera idatzi zituen. 1861ean Siberiara erbesteratu zuten nekazariak matxinadara deitzeagatik. Han idatzi zuen Shto delat? (Zer egin?) eleberria, iraultzaileengan eragin handia izan zuena. Errealismo sozialistaren estetikaren aitzindaritzat jo izan da.