Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txernikhovski, Saul Gutmanovitx

Israeldar olerkaria eta itzultzailea (Mikhailovka, Ukraina, 1875 - Jerusalem, 1943). Oso gazterik hasi zen olerkiak hebreeraz idazten. Medikuntza ikasketak egin zituen Heidelberg-en eta Lausana-n. Errusiara itzuli eta mediku jardun zuen. 1931n Israelen hartu zuen bizilekua. Olerkari gisa, goren mailara eraman zuen hebreera, forma eta erritmo berriak erabili zituen, sonetogile bikaina izan zen eta gaur egungo hebrear olerkarien aitzindaria izan zen. Entziklopedia judu-errusiarrean parte hartu zuen eta hitz lauzko liburu asko idatzi zituen. Itzultzailea ere izan zen; garrantzi handiko autoreen lanak itzuli zituen hebreerara: Iliada, Odisea, Hiawatharen kantua, Platon-en Oturuntza eta Molière-ren Ustezko gaixoa, besteak beste. Idazlanak: Ikuspenak eta doinuak (1898 eta 1901), Eguzkitan (1919), Odol gainean (1923), Apoloren estatua baten aurrean, Worms-eko baladak (1942), Zeruko izan urrunak (1944).