Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txerkasski, Shura

Piano-jotzaile errusiarra (Odesa, 1909 - Londres, 1995). Pianoa jotzen amarekin ikasi zuen. Hamaika urte zituela eman zuen lehenengo kontzertua. 1923an Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere familiarekin, eta Baltimoren hartu zuen bizilekua. Hamalau urte zituela New Yorkeko orkestra sinfonikoarekin egin zuen debuta. 1923an Estatu Batuetako lehendakariarentzat jo zuen Etxe Zurian. Ondoren, Filadelfiako Curtis Institute of Music eskolan sartu zen. 1938an lehenengo bira egin zuen atzerrira: Australia eta Zeelanda Berrian, Hegoafrikan (1929, 1931), Asian eta Europan (1935) eskaini zituen emanaldiak. Gerra ondoren Europara joan zen (1946) eta musika zentro nagusietan aritu zen, Salzburgoko jaialdian, besteak beste. 1963an beste bira bati ekin zion mundu osoan zehar, eta 1976an Errusiara itzuli zen zenbait kontzertu ematera. Bere teknikak, senak eta erromantizismoak errusiar eskolako ordezkari bihurtu zuten. Chopin eta Liszten inguruan osatu zuen batez ere bere errepertorioa. XX. mendeko pianista handientzat hartzen da.