Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tuzla

(Antzina Soli). Bosnia-Herzegovinako ekialdeko hiria, Bosnian, izen bereko ibaiaren haranean. 121.717 biztanle. Gaur egun 160.000 biztanle inguru, Bosniako gerran iheslari asko bildu baitzen bertara. Serbiar apezpiku ortodoxoaren egoitza. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Lurpeko aberastasunen ustiaketa (lignito hobi oparoak) eta nekazaritza produktuen merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. XIX. mendea arte turkiarren mende egon zen eta 1918 arte austro-hungariar inperioaren esku. 1918. urtean Jugoslavia ohiko partaide bihurtu zen. Bosniako gerran (1992-1995), hiri bakarra izan zen agintari nazionalistarik ez zuena, eta serbiar oste nazionalistek setiatu zuten. 1995eko maiatzean sarraski latz bat egin zuten Tuzlan: kainoi batekin 200 pertsona hil zituzten, gehienak zibilak eta gazteak.