Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tvardovski, Aleksander Trifonovitx

Errusiar olerkaria (Zagorie, 1910 - Mosku, 1971). 1935ean argitaratu zuen lehen olerki bilduma, Muraviako herria, kolkhoz sistema eta bost urterako lehen ekonomia plana goraipatzen zuena. Vassili Tiorkine (1941-1945) olerkiak sobietar soldadua goraipatzen zuen eta arrakasta handia izan zuen. 1950etik 1970era Novy Mir aldizkariko zuzendaria izan zen. 1963an Tiorkine beste munduan argitaratu zuen, burokraziaren satira. Komunista izan bazen ere, Stalinen garaiko zapalkuntza salatu zuen. Beste liburuak: Moskuko goiza (1959), Egunkari barnekoi bati buruzko olerkia (1961), Urte horietako lirismoa (1967), Oroimenaren eskubideak (1968), zentsurak debekatutakoa.