Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tournier, Michel

Frantses idazlea (Paris, 1924). Zuzenbide, filosofia eta literatura ikasketak egin zituen, Parisen eta Alemanian. Berehalako arrakasta izan zuen, bai kritikarien artean bai irakurleen artean. Izan ere, bere lehen eleberriarekin –Vendredi ou les limbres du Pacifique (1967, Ostirala edo Pazifikoko linboak)– Frantziako Akademiaren Eleberri Saria irabazi zuen, eta bigarrenarekin –Le roi des aulnes (1970, Haltzen erregea)– Goncourt Saria. Tournierrek garrantzi handia eman zion lengoaiari eleberriaren idazketan. Garai bateko gaiak, mitoak eta elezaharrak baliatu zituen sarritan. Bere lehen eleberria, adibidez, Robinsonen mitoaren aldaera bat da: Robinson zibilizaziotik urrundutako bizimodu batera erakartzen du Ostiralek, eta ez alderantziz, Daniel Defoëren obran bezala. Beste zenbait lan aipagarri: Le méteores (1975, Meteoroak); Gaspard, Melchior et Balthazar (1980); La goutte d´or (1985, Urrezko tanta); Gilles et Jeanne (1983). Ipuingile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Le coq de bruyère (1978, Basoilarra) eta Angus (1988). Saiakera ere idatzi zuen: Le vent Paraclet (1977, Paraklito haizea), Le vol du vampire (Banpiroaren hegaldia).