Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tournier, Charles Gabriel

Lapurdiko idazlea (Baiona, 1890 - Baiona, 1965). Nancyko lan-eskolan eta Fontainebleauko arma akademian ikasi zuen. 1923-1945 urte bitartean nekazaritzan aritu zen Euskal Herrian eta Afrikako iparraldean. Gure Herria, Eusko Jakintza, Herria eta Bulletin de la Société des Lettres, Sciences et Arts de Bayonne agerkarietan plazaratu zituen lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Léxique français-basque (1954, Piarres Lafitterekin batera) eta La pelote basque, ses jeux. Euskaltzain urgazlea izan zen.