Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tourcoing

Frantziako iparraldeko hiria, Nord-eko departamenduan, Lille eta Roubaix hirien iparraldean. 102.543 biztanle (hirialde bakarra osatzen du Lille eta Roubaix hiriekin). Industria (ehungintza, janari industria, papergintza) eta zerbitzuen alorra (banketxeak, merkataritzarako zentroak) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1794. urtean garaipen sonatua lortu zuten hiri honen inguruan frantsesek ingelesen aurka.