Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tokario

iz. eta izond. V. mendetik X. mendera bitartean Txinako Turkestan-en finkatu zen indoeuropar jatorriko herria.  v  Hizkl. Desagerturiko hizkuntza indoeuroparra. Tokarioa XIX. mendearen azkenaldian aurkitutako testuez ezagutzen da. K.o. 500-700 urteetako eskuizkribu horietarik gehienek budismoaz dihardute eta Indiako iparraldeko brahmi idazkera silabikoaz idatziak dira. Kokapen geografikoa gorabehera, haren esparrutik hurbil erabilitako hizkuntza indoiraniarretatik puntu askotan bereizten da, eta indoeuroparraren mendebaleko adarretik –hizkuntza zeltak, italikoak– hurbilago dago. Sistema fonologikoa gainerako hizkuntza indoeuroparretatik erabat aldentzen da. Izenaren morfologia ere berezia da, deklinabide flexiboarekin batera atzizkiak pilatzen dituzten hizkuntza eransleen prozedurak erabiltzen baititu.