Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tibetera

iz. Asiako ekialdeko hizkuntza, txinatar-tibetar familiako birmaniar-tibetar taldekoa. Tibet, Buthan, Nepal eta Indiako iparraldeko lurralde batzuetan erabiltzen da. Lau dialekto nagusi ditu, eta Tibeteko hiriburukoa, Lhasakoa, da nagusia (erdialdeko tibetera). Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrek VII. mendetik aurrera. XIII. mendea arte, budismoaren testu sanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak. XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala, eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak. Tibetekoa da erlijio budistako herrien artean literatura oparoena dutenetako bat. Rgyal-po Ge-sar dgra-’dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak) poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzi handirik.