Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tibetar

iz. eta izlag. Tibetekoa, Tibeten jaio dena; Tibeti dagokiona. v Tibetarrak Tibeten eta Himalaiako beste lurralde batzuetan bizi dira. Sei milioi lagun inguru dira gaur egun (lau milioi Tibet-en eta Txinako mendebaleko beste lurralde batzuetan). Bi talde nagusi bereizten dira: tibetar buru-biribilak, txinatarren eta birmaniarren antza handia dutenak, erdialdeko eta mendebaleko haranetan bizi direnak, eta tibetar buru-luzeak, garaiagoak, ekialdeko eta ipar-ekialdeko nomaden artean eta erdialdeko nobleen artean nagusi direnak. Tibeteraz mintzatzen dira denak eta budistak dira erlijioz. Txinako gobernu komunista Tibeten erabat nagusitu aurretik (1959), klaseen arteko banaketa erabatekoa zen: erlijio jendea, nobleak, hirietako merkatariak, nekazariak eta nomadak.