Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thomas

XII. mendeko poeta anglonormandiarra. Tristan obraren bertsio bat idatzi zuen, baina pasarte gutxi batzuk besterik ez dira gorde (Gottfried von Strassburg-en alemanezko bertsioak 20.000 bertso inguru ditu). Ingalaterrako gortearentzako idatzi zuen eta jatorrizko obraren xarma ez badu ere, Thomasi zor zaio poema horren amaiera tragikoa.