Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thompson, Edward Palmer

Britainiar historialaria (1924-1933). Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen. 1942an Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide egin zen, baina 1956ko hungariar matxinada Sobietar Batasunak zapaldu zuenean, alderdia utzi zuen. Bere lehen obra urtebete lehenago agertu zen: William Morris: romantic to revolutionary (1957, William Morris. erromantikotik iraultzailera). Aitzindari izan zen langile munduaren antropologia azterketan, eta langileriaren sorrerari buruzko oinarrizko lan bat idatzi zuen: The making of the english working class (1963, Ingalaterrako langile klasearen sorrera). Garai hartan Alderdi Laboristako kide zen, alderdiko ezker hegaleko kide. Bere lanen ardatz nagusiak herri kultura, klase kontzientzia eta pentsamendu marxistaz egiten duen interpretazioa dira. 1980tik aurrera arma eta energia nuklearraren aurkako higikundeetan parte hartu zuen eta gai horri buruzko zenbait liburu idatzi zituen: Zero option (1982). Hainbat eta hainbat artikulu idatzi zituen, eta 1998an eleberri bat, The Sykaos papers.