Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thomas, Edward Donall

Estatubatuar medikua (Mart, Texas, 1920). Bostoneko Brigham Erietxean hasi zen lanean, hematologo gisa. Onkologian espezializatu zen, hezur muineko txertaketan bereziki: 1956. urtean egin zuen aurrenekoa. 1990ean Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, Joseph E. Murrayrekin batera, gizakien organo eta zelula txertaketez egindako aurkikuntzengatik, urteetan organo txertaketaren arrakasta galarazi zuen eragozpena (gorputzak organo berria arbuiatzea, alegia) gainditzea lortu baitzuten bi zientzialariok.