Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thoeni, Gustavo

Italiar kirolaria. 1970eko hamarraldiko eskiatzaile handienetako bat. 1972an Olinpiar Jokoetan txapeldun atera zen, slalom erraldoia proban, eta zilarrezko dominak irabazi zituen 1972 eta 1976. urteetako jokoetako slalom probetan. Halaber, slalom eta slalom erraldoiko munduko txapeldun atera zen 1974an. Munduko Koparen sailkapen nagusian aurrena geratu zen 1971, 1972, 1973 eta 1975. urteetan; slalom erraldoiko proban txapeldun geratu zen 1970, 1971 eta 1972. urteetan, eta slalom proban 1973 eta 1974. urteetan.