Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thieu, Nguyen Van

Vietnamgo jenerala eta politikaria (Phan Rang, 1923). 1965. urteko estatu kolpearen ondoren kontseiluko lehendakari-ordea eta Defentsako ministro izendatu zuten. Estatuko buruzagia izan zen ondoren eta Hego Vietnamgo lehendakari egin zuten 1967an. 1971. urtean hautatu zuten berriz. Estatu Batuen babesa izan zuen Ipar Vietnamen aurkako gerran. 1975. urtean dimisioa eman egin zuen.