Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Terzieff, Laurent

Frantses antzezlea eta antzerki zuzendaria (Okzitaniako Tolosa, 1935). Abangoardiako antzerkiaren inguruan hasi zen lanean, Roger Blin zuzendariarekin eta Arthur Adamovekin, 1952an. Bai antzezle gisa, bai zuzendari gisa, bere lanak gaur egungo egileengana jo zuen (lawomir Mrozek, James Saunders, Edward Albee), eta absurduaren eta onirismoaren mugako errepertorioa landu zuen. Ikuskari poetikoak idatzi zituen (Milosz, 1993-1996) eta beste zuzendari batzuen ikuskarietan ere parte hartu zuen (Tête d'or, 1958). Hainbat filmetan ere parte hartu zuen, hala nola Luis Buñuel-en La Voie lactée (1968, Esne Bidea), Jean-Luc Godard-en Détective (1984, Detektibea) filmetan.