Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teruel

Espainiako probintzia (Aragoi). 14.083 km2 eta 170.284 biztanle. Aragoiko herrialdeetan hegoaldekoena da. Mugak: iparraldean, Zaragoza; ekialdean, Tarragona eta Castellon; hegoaldean, Valentzia; hego-mendebalean, Cuenca eta mendebalean Guadalajara. Hiriburua: Teruel. Hiri nagusiak: Alcañiz, Andorra, Utrillas, Cella eta Calanda. Bi lurralde bereiz daitezke orografiari dagokionez: ipar-ekialdea laua da, Ebro ibaiaren haranak osatua, eta gailur handi samarrek (Cucalon, Sant Just, Palomera) bereizten dute gainerakotik. Hegoalderago Teruelgo goi-ordokia hedatzen da Iberiako sistemaren barnean. Han jaiotzen dira Tajo eta Cabriel ibaiak. Laborantza (laboreak, mahatsa, fruitu arbolak, azukre erremolatxa). Burdina eta lignito hobiak.