Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tertzio 2

iz. Hist. Espainiako Absburgoko monarkian, oinezko soldaduez osatutako gudaroste taldea; 3.000 pikaz, alkabuzez eta mosketez armatutako osteek osatzen zuten tertzio bakoitza, 12 konpaniatan banatua. Tertzioren burua “maestre de campo” zen, eta soldaduez gainera, administrazioko funtzionarioak ere baziren tertzioan; epailea, borreroa, eskribauak, medikuak, eta apaizak izan ziren kargu nagusiak. Filipe V.ak armadako antolakuntza aldatu zuen eta 1704. urtean errejimentua sortu zuen tertzioren ordez.