Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termoplastiko

izond. Beroaren eraginez bigundu eta jariakari bihurtzen diren eta ondoren moldea daitezkeen eta hozten direnean berriro gogortzeko tasuna duten gaiez esaten da. Jokaera hori duten gai naturalak landu gabeko kautxua, eta argizari eta koipe batzuk dira; sintesi bidez gai termoplastiko berri asko egin dira: polibiniko kloruroa, nylona, poliestirenoa, polipropilenoa, erretxina akrilikoak, binilikoak eta zelulosikoak, fluorokarburoak eta abar; polimero garaiak dira guztiak.