Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termonuklear

izond. Fis. Atomo pisu txikia duten gai bakunen nukleoen artean gertatzen diren erreakzio nuklearrei buruz esaten da; erreakzio horiek tenperatura garaiak erabiliz gertatzen dira. v Bonba termonuklearra. Hidrogenoaren nukleoen artean eta bestelako atomo arinen nukleoen artean gertatzen diren fusio bidezko erreakzio termonuklearretan askatzen den beroaz baliatzen den leherkaria. Fusio hori gertatzeko energia handia behar da; bonba atomikoak erabiltzen dira energia hori lortzeko. Bonba termonuklearrak bonba atomikoak baino suntsitze ahalmen askoz handiagoa du.