Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Terborch, Gerard

Herri Behereetako pintorea (Zwolle, 1617 - Deventer, 1681). Pieter Moly-ren ikaslea izan zen. 1632-1634 bitartean Amsterdam-en eta Haarlem-en lan egin zuen. Ingalaterran (1635), Italian (1640) eta Alemanian (1646) ibili zen. 1648. urtean Madrila joan zen, eta Filipe IV.a erregeari erretratu bat egin zion. 1650. urtean Herri Behereetara itzuli zen eta Deventor-en hartu zuen bizilekua. Erretratuak eta eszena militarrak, familia artekoak eta herrikoiak pintatu zituen batez ere. Obra nagusiak: Mutila zakurrari arkakusoak hiltzen, Münster-eko bakea, Helena Van der Schalke eta Aletta Pancras, Musikako ikasgaia, Irakurketako ikasgaia.