Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teixidor, Joan

Katalandar idazlea (Olot, 1913 - Bartzelona, 1992). Lehen poema liburuek postsinbolismoaren eta abangoardiako artearen kutsua dute: Poemes (1932, Poemak), Joc partit (1935, Joko hautsia), L´aventura fràgil (1937, Abentura hauskorra). Bigarren aldian Teixidoren poesiak sakontasun eta heldutasun liriko handiagoa hartzen du: El camí dels dies (1948, Egunen bidea), El Príncep (1954, Printzea). 1969. urtean poemen bilduma bat argitaratu zuen, Una veu et crida (Ahots batek dei egiten dizu), 1978. urtean prosa bilduma, Un cel blavíssim (Hain zeru urdina), eta 1981ean Tot apuntat (Dena idatzia) egunkaria. Arteari eta literaturari buruzko saiakerak ere egin zituen. Beste lan batzuk: Els anys i els llocs (1965, Urteak eta tokiak), Apunts encara (1986, Oharrak oraindik).