Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teisserenc de Bort, Léon

Frantses meteorologoa (Paris, 1855 - Cannes, 1913). 1880-1896 bitartean Parisko Meteorologiako Bulego Nagusian lan egin zuen, eta 1896an Trappes-eko meteorologia behatokia sortu zuen. Estratosfera aurkitu zuen globo zunda erabiliz egin zituen azterketa eta behaketen bidez.