Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teglat-phalasar III

Asiriako erregea K.a. 744-K.a. 727 bitartean. Harekin batera zabaldu zen asiriarren azken inperioaren garaia; Siria eta Palestina bere mende eduki zituen eta Asiriako eta Babiloniako erreinuak bateratu zituen. Kronikak idatzarazi zituen Asiriako lehen erregea izan zen (Kalah-ko jauregiko hormetan idatzi ziren kronika haiek), eta horri esker ezagutzen dira haren bizitzako gertakari batzuk. Erregearen aginpidea indartu zuen, bere aita Adad-nirari III.aren aurkariak azpiraturik. Gudarostea indartu zuen, eta horretarako administrazio mailako aginpide handia eman zien armadako ofizialei. Ekinaldi militarrak bideratu zituen inguruko herrien aurka eta bere inperioaren barnean eduki zituen menderatu ondoren. Basailu bihurtu zuen Judako erresuma eta K.a. 729an Babiloniako errege egin zen Pulu izenarekin.