Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tedder, Arthur

Britainiar mariskala (Glenguin, Stirlingshire, 1890 - Banstead, Londres, 1967). 1936-1938 urteetan Britainiako aireko armadako buru izan zen Ekialde Urrunean, 1940-1941 bitartean Ekialde Hurbilean, eta 1941-1943 bitartean Libian. Bigarren Mundu Gerran aliatuen aireko armadako komandante izan zen Tunisian eta Italian, eta 1943an Eisenhower-en laguntzaile izendatu zuten. 1945. urtean mariskal izendatu zuten.