Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tatu

iz. Zool. Dasipodidoen familiako ugaztun horzgabea, 70 cm inguru luzea, isatsaren 30ak barne (Dasypus novemcintus). Gorputza eta isatsa oskol giltzatuaz estaliak ditu; oskola zatiz osatua du, bi puska zabalez (besagainekoa eta ipurgainekoa) eta zazpi zerrenda mehez (sabel parekoak). Kono itxurako mutur luze zorrotza eta belarri zuti zabalak izaten ditu. Bizkarraldea eta alboak beltzaranak ditu, alboak, ordea, orban zuriz ere tantatuak, eta sabelaldea zuria. Mexikoko iparraldetik Argentinako erdialdera bitarteko lurraldeetan bizi da.