Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tanke

iz. Gudu orga, altzairuzko xaflaz babestua eta alde banatara dituen kateaz ibiltzen dena. Normalean kanoi bat izaten du, beregain jira daitekeen dorretxo batean. Tanke modernoek bestelako arma bereziagoak (koheteak, etab.) eta arma arinak ere erabili ohi dituzte. Lehen Mundu Gerran asmatu ziren, lubakien gainetik igaro ahal izango zuten erasoko ibilgailu gisa. Sommeko guduetan erabili ziren lehen adiz, 1917an. Bigarren Mundu Gerran tanke handiagoak erabili ziren, kanoi handiagoz armatuak (76 eta 88 mm diametrotarainoko kainoiak), eta eragin handia izan zuten gerran, su egiteko ahalmen handiko arma multzo handiak lastertasun handiz mugitzeko antola zitezkeen bakarrak zirelako. Bigarren Mundu Gerraren bukaerarako sobietarrek JS Stalin tankea prestatu zuten, 122 mm-ko kanoiez armatua baina motela zena. Gerra ostean tanke handiagoak eta bizkorragoak egin ziren, arma anitzez armatuak, beste tankeei eraso egiteko eta haietatik babesteko hobeto prestatuak.