Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanit

Mit. Kartagoko jainkosa nagusia, Feniziako Astarteri dagokiona. Zenbaitetan zeruetako jainkosa da, baina gehienetan amatasunaren eta ugalkortasunaren jainkosa moduan agertzen da. Kartagoko mitologian Baal Hammon-en, Kartagoko jainko nagusiaren, emaztea da. Tanit-en eta Baal Hammon-en gurtzan haurrak, sakrifikatzen zirela uste da, Kartagoko Tanit-en tenpluan tofet bat, haurrak sakrifikatzeko tenplua, aurkitu baita.