Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tankredo Hautevillekoa

Siziliako printze normandoa (Antiokian 1112an hila). Lehen gurutzadan parte hartu zuen, Bohemundo I.a osabarekin batera; Tarsos-ko hiria konkistatu zuen, eta Antiokia eta Jerusalem-go konkistetan ere esku hartu zuen. Galileako printze egin zuten 1099an eta Antiokiako eta Edesako gobernuaz ere arduratu zen aldi batzuez. Erdi Aroan, ospe handia irabazi zuten haren balentriek Europan, eta zaldunen eredu bihurtu zuen Torcuato Tasso italiar poetak bere La Gerusaleme liberata (1580, Jerusalem askatua) obran.