Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanjur

edo Tan-gyur. Tibeteko lama budisten bigarren kanona osatzen duen liburu saila, 225 liburukitan bildutako 3.600 testuk osatzen dutena. Indiako pentsalari handien iruzkinak (Nagarjunarenak eta beste batzuenak) eta Tibeteko zenbait pentsalariren testuak biltzen ditu. Antzinako indiar jakituriaren entziklopedia osatzen dute liburuok, eta gai askori buruz dihardute: metafisika, logika, artea eta alkimiari buruz, besteak beste.