Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tallien, Jean-Lambert

Frantses politikaria (Paris, 1767 - Paris, 1820). Frantziako iraultzako jakobino moderatuen buruzagia izan zen. Jakobinoen aldekoa izan zen iraultzaren hasieratik. 1792ko abuztuan Parisko Komunako idazkari bihurtu zen eta diputatu hautatu zuten Konbentzioaren garaian. Luis XVIII.a erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen; Segurtasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten eta ondoren armadako buru gisa borrokatu zen erregezaleen aurka Girondan. Parisa itzuli zen 1794an eta Osasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten. Alabaina batzorde haren aurka matxinatu zen Teresa Cabarrús, bere maitalea, atxilotzeko agindua eman zutenean, Robespierre-ren aurkako kolpe bat prestatu zuen. Robespierre hil ondoren, Iraultzako epai-mahaiak bertan behera uzteko agindu zuen, eta jarrera guztiz moderatuak erakutsi zituen gero. Napoleonen zerbitzari izan zen hurrengo urteetan eta guztiz itzali zen haren ondoren. Pobre hil zen, pentsioa ukatu baitzioten erregetza berriro ezartzearen alde jokatu arren.