Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

talpido

izond. Zool. Intsektujaleen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Gorputz biribila, begi txikiak eta isats laburra dute. Oso hanka motzak dituzte, baina oso sendoak, aurrekoak batez ere eta aztarkarako egokituak. Ile laburra eta oso leuna dute. Europan, Asian eta Hego Amerikan bizi dira. Lurpean ematen dute bizitzaren parterik handiena. 14 intsektujale mota biltzen dira familia horretan; ezagunena satorra da.