Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tallchief, Maria

Estatubatuar dantzaria (Fairfax, Oklahoma, 1925). Piano jotzaile gisa hasi zen musikaren munduan. Ballet irakasle izan zuen, besteak beste, Bronislava Nijinska. Tallchief-ek New York-eko balletean dantzatu zuen, eta George Balanchine bere koreografo nagusiarekin ezkondu zen (1946-1952). 1979an Chicago City Ballet sortu zuen. Bere ahizpa Marjorie Tallchief ere dantzari ospetsua izan zen.