Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sunbilla

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria, Mendaur (1.136 m) mendiaren azpian (Malerreka). Mugak: iparraldean, Igantzi eta Etxalar; ekialdean, Bertizarana; mendebalean, Igantzi, Aranatz eta Ituren; hegoaldean, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe eta Bertizarana. Garaiera, 106 m. 10,24 km2. 1999ko datuen arabera, 677 biztanle (sunbildarrak). Bidasoa ibaiak zeharkatzen du udalerria. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Nekazaritza (barazkiak, lekadunak, patatak, bazkarako landareak, behi, zerri eta ardi azienda; langileen % 39) eta industria (janari industria, baso ustiapena; langileen % 50) dira ekonomia jarduera nagusiak. Bestalde, jende asko Lesaka eta Leitzako industrietara joaten da langile. Aipagarriak dira San Joan Bataiatzailearen eta San Tiburtzioren eliza eta Bidasoa ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubi erromanikoa. v Historia. 1280. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sunbillako herria, Husumbil izenaz. 1845. urtean bihurtu zen udalerri.