Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sumner, James Batcheller

Estatu Batuetako biokimikaria (Canton, 1887 - Buffalo, 1955). Ithaca-ko Cornell unibertsitatean biokimikako irakasle izan zen. Entzimak aztertu zituen; entzimak kristaldu daitezkeela aurkitu zuen (1926). Entzimei eta birusei buruz egin zituen azterketengatik, 1946an Kimikako Nobel saria irabazi zuen W.M. Stanley eta J.H. Northrop-ekin batera.