Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sullivan, Louis

Estatu Batuetako arkitektoa (Boston, 1855 - Chicago, 1924). Chicagon ikasi zuen eta 1874an Parisko Arte Ederretako Eskolan osatu zituen ikasketak. Estatu Batuetako lehenengo etxeorratzak egin zituen. Chicagoko eskolako arkitekto nagusia da. Dankmar Adler ingeniariarekin elkar lanean hainbat eraikuntza egin zituen, Chicagoko Auditoriuma, adibidez, sei mila pertsona hartzeko gai dena; sabaia parabolaren formakoa eta zorua kurbatua ditu akustika baldintza egokienak lortzearren. 1890ean Wainwright Building etxeorratza egin zuen Saint Louisen, etxe orratzen eredutzat hartua izan zena gero. 1899. eta 1904. urteen artean Carson, Pirie eta Scott and Co hornitegi handiak egin zituen Chicagon, garai hartan maisu lantzat hartuak izan zirenak.