Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sulpicio Severo

(Lat. Sulpicius Severus). Kristau historiagile latinoa (Akitania, 360 inguru - 420 inguru). Kristautu ondoren monasterio batera erretiratu zen. Bere obrarik ezagunena Tours-eko San Martinen bizitzari buruzkoa da: Vita Martini. Halaber, Kronika Unibertsal bat idatzi zuen, munduaren sorreratik K.o. 400 arte hartzen zuena. Bere latina bikaina da, Tazitorena eredu hartzen duena.