Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sullerot, Evelyne

Frantses soziologoa eta idazlea (Montrouge, 1924). André Hammel apaiz eta psikiatraren alaba. Parisen eta Aix-en-Provencen egin zituen ikasketak. Zenbait irakasle kargu izan zituen Frantzian eta Belgikan, eta emakumearen aldeko defentsan egindako lanaregantik nabarmendu zen. 1955ean Familia Plangintzarako Frantses Mugimendua sortu zuen; haren idazkari nagusi izan zen 1955etik 1958ra, eta ohorezko lehendakari gero. Kazetari emakumezkoen lanen eragin handiaz jabeturik, Emakumeen prentsaren historia, hasieratik 1948ra idatzi zuen (1966). Lanik aipagarrienak: Biharko emakumeak (1965); Frantses emakumea lanean (1973); Emakumetasuna (1978); Onenarengatik, txarrenarik gabe (1984); Aita nolako, semea halako (1992).