Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stockhausen, Karlheinz

Alemaniar musikagilea (Mödrath, Kolonia inguruan, 1928). F. Martin, O. Messiaen eta D. Milhaud-ekin egin zituen musika ikasketak. Parisko Musique Concrète Estudioan lan egin zuen P. Schaeffer-ekin; Koloniara itzuli zenean alemaniar irratiko musika elektronikoaren estudioko laguntzaile izan zen eta geroago zuzendari. A. Schoenberg, A. Webern eta B. Bartok-en lana aztertu zuen, eta Darmstadt-eko uda ikastaroetan irakasle aritu zen. Gerra osteko musika abangoardiaren aitzindari izan zen. Serieko musika idatzi du, eta maisu da musika elektronikoan. Lan aipagarriak ditu: orkestrarako: Formel (1951); Punkte (1952); Gruppen (1955-1957); Trans (1971); Licht (1977-1978); ganbera musika: Kreuzspiel (1951); Zeitmasse (1955-1956); Tierkreis (1975); musika elektronikoa: Kontakte (1959-1960); Hymen (1966-1967); Sirius (1975); ahotserako, pianorako eta perkusiorako musika.