Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stirling, James

(Stirling veneziarra izengoitiaz ezaguna). Eskoziar matematikaria (Stirling, Eskozia, 1692 - Edinburgo, 1770). Kalkulu infinitesimalaren gainean lan handiak egin zituen. Oxford-etik bota zuten jakobinoen jarraitzaile izateagatik, eta 1715. urtean Veneziara alde egin zuen ikasketak egitera; bertatik eraman zuen, 1725. urtean atzera Londresera itzuli zenean, beira egiteko Veneziako eskulangileen sekretua. 1726. urtean Royal Society-ko kide hautatu zuten. 1735. urtean Leadhills-eko meategi bateko zuzendaritza hartu zuen lanbidetzat. Haren lanik aipagarrienak 1717. urtean Newtonek kubo formako kurbei buruz egindako ikerketen osagarri gisa idatzi zuen Lineae Tertii Ordines Newtonianae eta 1730. urtean argitaratu zuen Methodus Diferentialis sive Tractatus de Summatione et Interpolatione Serierum Infinatum dira.