Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stanwyck, Barbara

(Jaiotza izenaz Ruby Stevens). Estatu Batuetako zinema antzezlea (New York, 1907 - Santa Monica, 1990). Familia behartsu batean jaio zen eta oso lan apalak eginez hasi zen antzerkian, harik eta 1926an lehen mailako antzezpenak egin ahal izan zituen arte. 1927an hasi zen zineman lanean. Frank Capra-ren Ladies of Leisure (1930) filmarekin arrakasta handia izan zuen, eta hurrengo urteetan beste hiru film egin zituzten elkarrekin. Mota askotako lanak egin zituen, baina melodraman eta zinema beltzean nabarmendu zen batez ere, emakume hotz eta gogorraren rolek eginez. Zinemagile bikainekin lan egin zuen: Capra, De Mille, Fuller, Hawks, Lang, Siodmak, Sirk, Wellman, Wilder… Telebistarako ere lan egin zuen. Film batzuk: Stella Dallas (1937), Ball of Fire (1942, Suzko bola), Double Indemnity (1944, Indemnizazio bikoitza edo Galbidea), All I Desire (1953, Desiratzen dudan guztia), Forty Guns (1957, Berrogei pistola).