Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Staudinger, Herman

Alemaniar kimikaria (Worms, 1881 - Alemaniako Friburgo, 1965). Alemaniako hainbat unibertsitatetan irakasle izan zen. 30 urte baino gehiago eman zituen kautxu sintetikoen eta gai plastikoen industrien oinarri diren molekula katea konplexuak aztertzen. Makromolekulak bazirela onartu, haien egiturak mugatu, tasunak aztertu eta zituzten sintesi ahalmenak ikertu zituen. Izaki bizien ehunetan dauden gai gehienak (zelulosa, proteinak, almidoia, eta abar) makromolekulak zirela aurkitu zuen. 1953 urtean Kimika Nobel saria jaso zuen.