Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stanley, Henry Morton

(Jaiotza izenaz John Rowlands). Britainiar esploratzailea eta kazetaria (Denbigh, 1841 - Londres, 1904). Oso gazte zela, Estatu Batuetara joan zen eta han Banakuntzako gerran parte hartu zuen. 1871n, “New York Herald” egunkariak Afrikara bidali zuen Livingstone-ren bila, eta Tanganyika aintzira dagoen lurraldean aurkitu zuen. 1874an, Victoria, Alberto eta Tanganyika aintzirak dauden lurraldea esploratu zuen; Ruwenzori mendikatea aurkitu zuen (hango mendialderik garaienak bere izena du: Stanley mendiak (gailur garaiena, Margherita; 5.117 m), eta Eduardo aintziraraino iritsi zen; gero, Kongo (edo Zaire) ibaitik Ozeano Atlantikoraino ailegatu zen. 1879an, Kongo edo Zaire ibaian gora jo zuen, Stanley Pool izena duen tokiraino iritsi arte, eta Leopoldo II.a aintzira aurkitu zuen. 1888tik aurrera, Britainia Handian bizi izan zen eta bere ibilaldiei buruzko hainbat liburu argitaratu zituen.