Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stamp, Terence

Ingeles antzezlea (Londres, 1940). Cannesko zinemaldiko saria jaso zuen Wyler-en The Collector (1965) filmean egindako antzezpenagatik. Mota askotako pertsonaiak gorpuztu izan ditu, eta zuzendari ospetsuekin lan egin du: Losey, Schlesinger, Loach, Fellini, Passolini, Lester, Frears. Filmak: Modesty Blaise (1966), Poor Cow (1967), Far from the Madding Crowd (1967), Teorema (1968), Superman (1979),The Hit (1984).