Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sputnik

1957. urtean Sobietar Batasunak espaziora bidali zituen satelite artifizial batzuen izena. Sputnik 1 izan zen bota zuten lehena, gizonak espaziora bidali zuen lehen satelitea. 83.6 kilogramoko pisua zuen kapsula hark urtebete egin zuen lurraren inguruan biraka, harik eta orbitatik erori eta lurreko atmosferan erre zen arte. Sputnik 2.a bidali zuten hurrengo; kapsula horrek Laika izeneko zakurra eraman zuen espaziora, espazioan izan zen lehen izaki biziduna. Sputnik izena eman zitzaien beste halako zortzi espaziontzi izan ziren.