Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sprengel, Herman

Alemaniar fisikari eta kimikaria (Schillerslage, 1834 - Londres, 1906). Ingeles herritartu zen. Oxfordeko eta Londresko unibertsitateetan irakasle izan zen. Hutsuneari buruz egin zituen azterketengatik da ezagun; hutsunea egiteko bonba bat asmatu zuen, 1881ean bonbila elektrikoak egiteko erabili zena. Isurkarien masa espezifikoa eta dilatazio koefizientea neurtzeko tresna bat ere asmatu zuen. Indar handiko lehergailuak egiteko, hainbat gai kimiko aztertu zituen; azido pikrikoa, adibidez. Beste gauza askoren artean, bere izena duen piknometroa ere asmatu zuen.