Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Solario

edo Solari, Andrea. Italiar pintorea (Milan, 1460 inguruan - ?, 1520 inguruan). Lehenengo lanak bere anaia Cristofanorekin egin zituen. Venezian, Frantzian eta Flandesen lan egin ondoren Milana itzuli zen. Konposizioa eta koloreen erabilera bikaina dira Solarioren ezaugarri nagusiak (Lonbardiako eskolako kolorista onenetakoa izan zen); aipagarria da batez ere Veneziako eskolak eta Leonardo Da Vincik Solarioren lanetan izan zuten eragina. Haren lan nagusiak: Igokundea, Ama Birjina eta Haurra San Jose eta San Jeronimorekin, Egiptorako ihesa.