Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

solanazeo

izond. Bot. Eskrofulariazeoen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Aditu batzuek polemonialeen ordenan sartzen dituzte. Mota gehienak belar landareak dira; gutxik dute zuhaitz egitura eta are gutxiagok zuhaixkarena. Hostoa handia edo txikia, osoa edo gingilduna izan dezakete, baina ez estipuladuna; mota gehienek txandaka antolatuak izaten dituzte. Lorea sexu bikoa izaten dute; 5 sepalo eta 5 hosto oinean elkarri erantsitakoz osatua izaten da. Fruitua baia edo kusku itxurakoa dute, hazi askokoa. Oso eskualde hotzetan eta Saharako erdian izan ezik, mundu guztian hazten dira. 1.700 bat landare mota biltzen dira solanazeoen baitan; horietatik patata, tomatea, piperra, tabako belarra eta urriloa dira, besteak beste, ezagunak.