Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Solano, Susana

Katalan eskultorea (Bartzelona, 1946). Arte ederretako ikasketan egin zituen, Bartzelonan. Hasieran pintura landu zuen batez ere, baina aurrerago eskultura aukeratu zuen. Zenbait talde erakusketetan parte hartu ondoren, 1980an egin zuen bakarkako bere lehen erakusketa, Joan Miró Fundazioan. Handik gutxira zurezko lehen lanak egin zituen, eta 1986tik aurrera, Madril, Valentzia, Londres, Amsterdam, Bartzelona eta abarretan egindako erakusketei esker, ospe handiko eskultore bilakatu zen. Batez ere burdin eta berunezko eskulturak egin zituen. Hurrengo urteetan nazioarteko arte zirkuitu inportanteenetara deitu zuten, eta bere arte adierazpena erabat menderatzea lortu zuen. Egitura formal itxiak egin zituen, handitasuna goresten duten bolumen ia arkitektonikoak sortuz. 1988an sari ofizial bat jaso zuen lehen aldiz, eta Espainiako Kultura ministerioaren Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso zuen, bere obraren indar eta kalitateagatik.